Taldekideen maila bikaina Eibarko duatloian - BERRIAK/NOTICIAS - EIBARKO TRIATLOI TALDEA

Vaya al Contenido

Menu Principal:

Taldekideen maila bikaina Eibarko duatloian

Publicado por eibar t.t en DUATLON · 27/4/2014 21:35:11



Larunbatean arratsaldean, Eibarko kaleetan Eibarko duatloiaren ekitaldi berri bat egin zen. Lasterkariek 5 kilometro korrika, 19 kilometro bizikleta eta bukatzeko 2,5 kilometro korrika burutu behar zuten. Nahiz eta euriaren erruz ibilbidea arriskutsu bilakatu zen, lasterkariek jendearen giro beroa sentitu zuten. Halaber, probak Gipuzkoako duatloien txapeldunak erabakitzeko balio izan zuen.
Eibarko lasterkariak hainbat aldiz igo behar izan zuten podiumera. Delteco Eibar Triatloi Taldea sailkapen orokorrean 3. eta Gipuzkoako txapelketan 2. gelditu zen (Txomin Osoro, Pablo Arakistain eta Andoni Mayo); Aitziber Urkiola emakumezkoetan orokorrean 3., Gipuzkoako 2. eta sub23 mailan 1.; Txomin Osoro eta Pablo Arakistain Junior mailan 1. eta 2. izan ziren sailkapen orokorrean eta Gipuzkoan hurrenez hurren; Roberto Gartzia V1 beterano mailan 3. sailkapen orokorrean eta 1. Gipuzkoan; Julen Teran kadete mailan 1. orokorrean eta Gipuzkoan; Juanjo Romero V2 mailan 2. sailkapen orokorrean eta 1. Gipuzkoan; eta azkenik German Amuategi eta Jon Illarramendi 3. V1 beterano mailan Gipuzkoako txapelketan.
Gizonezkoen lasterketan Antxitxika taldeko Ander Aguirre eta Beñat Arnaiz nabarmendu ziren lehen sektorean korrika eta abantailari eutsi zioten elkarlanean helmugara biak batera iritsiz. Bestalde, bizikleta ibilbidea bariantean egin zen, eta euriarekin labankor zegoenez erorketa gutxi batzuk izan ziren. Delteco Eibar Triatloi Taldea antolatzaile lanetan jardun zuen eta emaitzarekin kontent bukatu zuen.



Regreso al contenido | Regreso al menu principal