EIBARKO TRIATLOI TALDEA

Vaya al Contenido

Menu Principal:

Zer dute komunean Eneko Llanosek, Iñigo Unanuek, Gomez Noyak, Pello Osorok, Paula Newbyjk, Ane Ziaranek, Dave Scottek edo Txema Artetxek?

Once upon a time… Urko mendiaren magalean, bailara estu batean kokatutako herri bateko ikasleek egunero eskolara joateko malda gogorrak eta pikoak gainditu behar zituzten. Ezinbestean, Etiopia edo Kenyako umeek bezala kirol super dohaiak garatu zituzten. Kirolari horiek Mallabiako Ambreraino korrika egiten zuten Ermuatik igarota, eta bizikletan Elgoibar-Mendaro-Debaraino ibiltzen ziren eta ibilbidea luzatu nahiz gero Mutriku edo Soraluzeraino iristen ziren. Horrela, Deba bailara osoa konkistatu zuten.

Hasieran, igeri egiteko ez zeukaten itsasorik eta Ego ibaia estalita eta arratoiez beteta zegoen. Baina Ipuruako polikiroldegian pistina egin bezain laster, igeri egiten ikasi zuten.

Duela 25 urte, 1989an, Seuleko Joko Olinpikoen eta Alemaniako futbol mundialaren treguan, kirolari mitiko horiek bildu eta Eibarko Triatloi Taldea eratu zuten.

Sasi guztien azpitik eta laino guztien gainetik, haizete eta eurite ororen kontra, ETTk bizirik iraun du. Hori guztia kirol minoritarioaren aurkako etsaiak eta oztopoak ugariak izan direnean: eskailera mekanikoak auzoetan, tabernen izurritea, auzo guztietan jai berriak jartzea, futbolaren erregetza, mendizaletasunaren ohitura… Gaur egun aldiz, hedatzen ari da triatloiaren oihartzuna eta zaletasuna, inoiz baino distiratsuago, inoiz baino loriatsuago.

Taldekideak Eibarko indar pretorianoa eta espartanoa da. Elite hautatu bat, baina elite irekia, taldera edonor apunta baitaiteke, kirolaren gozamenean zein sufrimenduan irribarre egiteko gauza bada.

Taldeak modalitate guztiak praktikatzen ditu: duatloia, triatloi zuria, akuatloia… eta taldekideak maila ezberdinetan sailkatzen dira:

-Winner: sarien eta lehen postuen borrokara predestinatuak.

-Fighter: besteen aurka borrokan postua hobetu asmoz.

-Finisher: Euren buruari erronka eginez bukatzea dutenak helburu.

Winner, Fighter edo Finisher izan, ongi etorri!

 
Regreso al contenido | Regreso al menu principal